XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Batzuetan, marraztu nahi den gorputzari hirugarren proiekzioa egitea beharrezkoa izaten da.
Hirugarren proiekzio hau, alboko P planoan egiten da.
P planoa, B eta H planoekiko elkartzut da.
Baita L. L.rekaiko ere.
5. irudian ikusten da espazioan eta planoan nola gelditzen diren.
3.- MARRAZKETA - NOTAZIORAKO OHIZKO KODEAK Lurlerroak lerro bete eta finez marraztuko ditugu, eta muturrean bi marra dituztela.Puntuak letra handiz adieraziko ditugu.
Adibidez, A puntua A(A`-A")-erara adieraziko da, A` eta A" proiekzioak A puntuaren proiekzio horizontala eta bertikala direlarik.
Zenbakiz ere izenda daitezke.
Zuzenak letra txikiz adieraziko dira.
Esate baterako: r(r`-r ").
Planoak izendatzeko alfabeto grekoa erabiltzen da: E.b.:
A puntua H plano horizontalera ortogonalki proiektatuz gero, proiekzio horizontal den A` puntua lortuko dugu.
B plano bertikalera ortogonalki proiektatuta, proiekzio bertikal den A" puntua lortuko dugu.
A" eta A` lotzen dituen zuzena, erreferentzi lerroa, lurlerroarekiko elkartzut da.
A puntuaren hirugarren proiekzioa, P alboko planoko A" puntua da. Ikus 5. irudia.
A puntua, B, H eta P planoetara dituen distantziak emanda defini daiteke: A (15, 40, 60).
P planotik 15 unitatera dago, B planotik 40ra eta H planotik 60ra.